Muhammad Abed al-Majeed

Muhammad Abed al-Majeed atxilotuak ez dauka koronabirusik, probek adierazten dutenez

VersiĆ³n en castellano

2020ko apirilaren 30a: Muhammad Abed al-Majeed atxilotuak ez dauka koronabirusik, probek adierazten dutenez

2020ko apirilaren 30a: After Several Tests Detainee Muhammad Abed al-Makeed Does not Have the Corona-Virus

2020ko apirilaren 30a

2020ko apirilaren 30a, osteguna, Oferreko auzitegi militarrak bost egun luzatu zuen Muhammad Majed Abed al-Majeed atxilotuaren atxiloaldia, itauntzen jarrai zezaten. Egun, Ramoneko espetxean dago Muhammad, isolamendu-ziega batean bakartuta, berrogeialdian. Fiskaltza militarrak atxiloaldia bost egun ez ezik hamaika luzatzea eskatu zuen, Muhammad datorren ostegunera arte berrogeialdian egongo dela eta.

Dair Sudan herrixkakoa da Muhammad Abed al-Majeed atxilotua, 21 urtekoa. 2020ko apirilaren 22an atxilotu zuten, eta handik bi egunera positibo eman zuen COVID-19aren proban. Alabaina, espetxeko administrazioak proben emaitzen berri eman ondoren, beste bi aldiz aztertu zuten Muhammad, eta negatiboak izan ziren emaitzak.

Egun, ziega batean isolatuta dago atxilotua, berrogeialdian, eta hainbatean behin begiratzen dizkiote arteria-presioa, oxigeno-portzentajea eta tenperatura.