Preso palestinarren eguna

Preso palestinarren eguna: espetxeari eta COVID-19ari aurre egiten

VersiĆ³n en castellano

2020ko apirilaren 16a. Preso palestinarren eguna: espetxeari eta COVID-19ari aurre egiten

16 April 2020: Palestinian Prisonersā€™ Day…Prisoners Fight Imprisonment and Covid-19

2020ko apirilaren 16a

Preso palestinarren egunaā€¦ Espetxeari eta COVID-19ari aurre egiten.

Aurten, preso palestinarren eguna ospatzean, beste mehatxu bati ere aurre egin beharrean dira Israelgo espetxe eta atxilotze-zentroetan dauden Palestinako herritarrak: COVID-19ari edo koronabirusari. Izan ere, Israelgo okupazio-agintariek ez dute inolako neurririk hartu atxilotutako palestinarrak askatzeko edo espetxeetan COVID-19a egokiro prebenitzeko eta leuntzeko. Aitzitik, atxiloketa masiboek ez dute etenik izan. Israelen aspaldiko okupazio militarraren oinarrizko elementua dira atxiloketa horiek eta Palestinako herriaren aurkako giza eskubideen urratze orokor eta sistematikoak. Addameerren estatistiken arabera, 2020ko apirilean 5.000 inguru ziren Israelgo okupazioaren pean preso zeuden palestinarrak, barne zirela atxiloketa administratiboa aplikatu zitzaien 432Ā lagun, 41Ā emakume, PLCko zazpi kide eta 183 neska-mutiko, horietatik 20 hamasei urtez behekoak.<0} .

Mundu osoan, preso daudenek biztanleria orokorrak baino probabilitate gehiago dituzte COVID-19a jasateko; Palestinan, baina, pandemia arrisku bereziki larria eta bat-batekoa da preso eta atxilotu palestinarrentzat, zeinek berez ere atxilotze-baldintza negargarriak pairatzen baitituzte: tortura eta tratu txar sistematikoak, medikuen utzikeria orokorra, jende-pilaketa, aireztapen egokirik eta osasun-produkturik eza (desinfektatzaileak barne), elikadura txarra eta, zenbait kasutan, senideen bisitak jasotzeko debeku erabatekoa. Hori dela eta, Israelgo espetxeak COVID-19aren haztegi arriskutsuak dira, eta larriagotu egiten dute preso eta atxilotu palestinarren egoera eskasa. Izan ere, gaixotasun kronikoak jasaten dituzten ehunka atxilotuk ez dute inolako tratamendurik jasotzen. Pandemia gorabehera, Israelgo okupazio-indarrek palestinarrak atxilotzen jarraitzen dute Zisjordania okupatuan, bai eta Jerusalemeko ekialdean ere, eta berrogeialdia ezartzen diete segituan. COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera hasi zenetik (iazko martxotik, alegia), 357 palestinar atxilotu dituzte Israelgo okupazio-indarrek, barne direla 48 haur eta lau emakume.

Palestinar presoak eta atxilotuak, erabat isolatuta

2020ko martxoaren hasieran, COVID-19aren aurkako premiazko zenbait neurri aplikatu zituzten Israelgo okupazio-indarrek; 2020ko martxoaren 22an, esate baterako, preso palestinar guztiei senideen eta abokatuen bisitak jasotzea debekatzen zien agindua plazaratu zuen komandante militarrak, eta COVID-19ari aurre egiteko neurri gisa azaldu zuen. Bestalde, atxilotuak ez dituzte auzitegietara eramaten eta, honenbestez, abokatuek ezin dute izan haiekin zuzeneko komunikaziorik (telefonoz bakarrik hitz egin dezakete atxilotuekin). Bien bitartean, israeldarrak itauntzen ari diren zenbait atxilotu palestinarrek ezin dute jaso ez abokatuen ez senideen bisitarik; saio judizialetan, berriz, telefono bidezko deiak edo bideodeiak bakarrik egin ditzakete. IPSk (Israelgo Espetxe Zerbitzuak) behin eta berriz egin dio uko kartzeletan telefono finkoak jartzeko eskariari; hori dela eta, presoek ezin dute beren familiekin hitz egin.<0} Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea (GGNB) da preso palestinarrekin zuzeneko harremana izateko baimena ematen zaion erakunde bakarra.

Horrez gain, 2020 martxoaren 24an beste agindu bat argitaratu zuen komandanteak Ā«susmagarrien atxiloketari buruz, COVID-19a dela eta itaunketak egiteko murrizketak egon arrenĀ». Aginduaren arabera, auzitegi militarreko epaileak eskubidea du itauntzen ari diren edozein atxiloturen atxiloaldia luzatzeko, murrizketak gorabehera. Jakina, arriskutsua da agindu hori bai atxilotuaren bai atxiloketa-zentroan dagoen beste edozeinen osasunerako.

2020ko apirilaren 20an, berriz, Ā«auzitegiko saioak baliabide teknologikoak erabiliz egitekoĀ» agindu zuen komandante militarrak. Aginduari jarraikiz, ikusizko zein entzunezko transmisioa (bideoa eta audioa) ahalbidetzen duen gailuren bat erabili behar dira saioak egiteko; ikusizko transmisioa (bideoa) ezinezkoa bada, entzunezkoa (audioa) behintzat bermatu behar da. Kasu jakin batzuetan bakarrik eraman daitezke fisikoki atxilotuak auzitegira, hots, audio- edo bideo-saioak kaltegarriak izan baldin badaitezke atxilotuarentzat eta haren espedientearentzat. Dena dela, Ā«berrogeialdianĀ» dauzkaten atxilotuek ezin dute inolaz ere fisikoki joan saio judizialetara. Saioa ikus-entzunezko baliabideak erabiliz egiten bada, elkarrekin komunika daitezke abokatua eta atxilotua saioan zein hura hasi aurretik eta egin ondoren ere. Ez dira sartzen agindu horretan atxiloaldiak luzatzeko egiten diren saioak, non abokatua eta atxilotua auzitegira eraman baititzakete saioa egitera.

Beraz, agindu horrek areagotu egiten ditu palestinarren eskubideen aurkako Israelen urraketak, askatasunaren, segurtasun pertsonalaren eta epaiketa bidezkoa eta azkarra izatekoaren aurkakoak, alegia. Oro har, telefonoz hitz egiten dute atxilotuek abokatu eta senideekin, euren artean beirazko hesi bat dutela; beraz, bisita horiek ez dakarkiete aparteko arriskurik atxilotuei, ez baitute zuzeneko kontaktu fisikorik bisitariekin.

Preso palestinarrak, azkar hedatzen ari den pandemiaren erdian

Israelgo okupazio-indarren espetxe guztietako bizi-baldintzei buruzko informazio guztia eskuragarri ez badago ere, erakundeak jasotzen ari direnak argi erakusten du preso palestinarrak ez dituztela behar bezala artatzen. Adibide bat jartzearren, gutxieneko higiene-beharra ezin dituzte ase preso palestinarrek.

Negargarria da palestinarrek espetxean jasaten duten egoera: pilatuta daude, osasun-neurri egokirik eta aireztapenik gabe, eta gaizki elikatuta. Hori dela eta, Israelgo espetxeak COVID-19aren haztegi arriskutsuak dira, eta larriagotu egiten dute preso palestinarren egoera eskasa. Presoek jakinarazi dutenez, IPSk murrizketa gehiago jarri dizkie espetxeko jangelan janariak erosteko, eta ez zaizkie higiene- eta osasun-produktu egokiak ematen; honenbestez, are handiagoa da pandemia kontrolik gabe hedatzeko arriskua. IPSko agenteak ez dira hartzen ari behar diren neurriak, eta egunero miatzen dituzte ziegak eta zenbatzen dituzte presoak, baina ez dituzte beti eramaten babes-janzki bereziak, eskularruak eta maskarak. Duela gutxi hasi dira agenteak eskularruak eta maskarak erabiltzen, baina ez erregulartasunez, baita eguneroko bi miaketetarako ere. Orain, miaketetako bat ziega barrutik egiten da, eta bestea, kanpotik. Halaber, maskarak eman zizkien presoei espetxeko administrazioak, baina ez denentzako adina. Espetxeen arteko preso-aldaketak, berriz, bertan behera utzi dituzte kontrakorik adierazi arte.

Israelgo estatua behartuta dago preso palestinarren babesa bermatzera, nazioarteko zenbait itun eta hitzarmen humanitariori eta giza eskubideei buruzko akordiori jarraikiz. Baina okupatzaileek nazioarteko legeak urratzen jarraitzen dute, baita euren legeria ere. Esate baterako, IPS ez da aplikatzen ari Israelgo Auzitegi Gorenaren erabakiak, batez ere presoentzako eremu pertsonalei buruzkoak. Israelgo espetxeetan, hiru metro karratukoa da preso bakoitzari dagokion lekua1, bainugeletakoa ere barne dela, baina, IPSren arauek agintzen dutenez, presoko sei metro karratukoa izan behar du2.

2017an, Israelgo Auzitegi Gorenak erabaki bat hartu zuen gai horretaz, zenbait erakundek eskari bat aurkeztu ondoren herrialde horretako espetxeetan presoek daukaten lekua dela eta. Erabakiak behartu egiten du estatu okupatzailea espetxeetako lekuari buruzko epaia betetzera, bi fasetan: lehenbizikoa bederatzi hilabete barru amaituko da3, eta bigarrena, berriz, 18 hilabete barru4. Epe hori nahikoa zuen estatu okupatzaileak; hala eta guztiz ere, Israelgo Fiskaltza Nagusiak apelazio bat aurkeztu zuen eta 2027ra arteko epea eskatu. Israelgo Auzitegi Gorenak, berriz, hau erantzun zion: 2020ra arte luzatzen zuela preso bakoitzarentzako lekua lau metro karratu eta erdira arte handitzeko epea. Epai horretan sartzen ziren Israelgo Inteligentzia Agentziak kudeatzen dituen itaunketa-instalazio eta -zentroak ere, baina epe luzeagoa eman zuen horiek egokitzeko, 2021era artekoa.

Israelgo okupazio-indarrek ez dituzte osorik aplikatu erabaki horiek; honenbestez, COVID-19az kutsatzeko arrisku are larriagoa pairatzen dute preso palestinarrek.

COVID-19a gorabehera, atxiloketak ez dira eten

Israelgo okupazio-indarrek Zisjordaniako palestinarrak atxilotzen jarraitzen dute, egunero. Segituan eramaten dituzte atxilotuak isolamendu-ziegetara, eta berrogeialdia ezartzen. 2020ko martxoaren 19an, adibidez, Dheishehko errefuxiatu-kanpamentura indarrez sartu ziren Israelgo okupazio-indarrak, eta hiru gazte atxilotu zituzten. Okupazio-indarrek gehiegizko indarra erabili zuten sarekada egiteko, eta kalte larriak eragin zizkieten hiru atxilotuen etxebizitzei. Ateak, leihoak eta altzariak hondatu zituzten, eta herritarrak izutu. Atxilotuetako bat Mustafa al-Hassant da. 2020ko otsailaren 20an askatu zuten al-Hassant, 20 bat hilabete atxiloketa administratibopean eduki ondoren, inolako kargurik egotzi eta epaiketarik egin gabe. 2019ko udan, gose-grebari ekin zion Mustafak, atxiloketa administratiboagatik protesta egiteko. Orain, isolamendu-ziega batean 14 eguneko berrogeialdia igaroarazi ondoren, Mustafaren aurkako sei hilabeteko atxiloketa administratiboko atxilotze-agindua eman zuten Israelgo okupazio-indarrek.

Beste kasu batez ere arduratu zen Addameer: Ahmad Nassar unibertsitate-ikaslearenaz. 2020ko martxoaren 4an atxilotu zuten Nassar, bere etxean. Petah Tikvako itaunketa-zentrora eraman zuten, eta hamasei egunez galdekatu. Atxilotuta eman zituen azken egunetan, hau entzun zien zaindariei bere ziegatik: susmoa zutela COVID-19a zeukan norbait zeukatela atxilotze-zentroan. Ondoren, maskara mediko bat eman zioten. Zaindariek, bestalde, babes-arropak janzten zituzten. Biharamunean, al-Ramlehko espetxe-klinikako isolamendu-ziega batera eraman zuten, eta hurrengo egunean jakinarazi zioten berrogeialdian jarri zutela eta 14 egun egon behar zuela klinika hartan Megiddoko espetxera aldatu arte. Nassarrek azaldu zuenez, atxilotze-baldintzak ez ziren egokiak, batez ere elikagaien kalitateari eta kantitateari zegokienez. Esan zuen, halaber, egunean bitan hartzen ziotela tenperatura. Sei egun besterik ez zituen eman Nassarrek al-Ramlehko klinikan; seigarren egunean, saio judizial bat izan zuen, eta libre utzi zuten biharamunean.

Qais Daraghmeh presoaren kasua ere aipatzekoa da. Unibertsitate-ikaslea da Qais ere, eta bere etxean atxilotu zuten, 2020ko otsailaren 24an. Berehala eraman zuten Petah Tikvako itaunketa-zentrora, non 21 egunez itaundu baitzuten. Zentroan eman zuen azken astean ziegan eduki zuten, eta ez zuen batere harremanik izan zaindariekin. Qaisek ere entzun zien zaindariei zera esaten, susmoa zutela galdekatzaileetako batek ez ote zeukan koronabirusa. Ofizialki ez zioten jakinarazi horren berri atxilotuari, baina handik lau egunera eskularruak eta maskara medikoa eman zizkioten; ondoren, isolamendu-ziega batera eraman zuten, al-Ramlehko espetxe-klinikan. Biharamunean jakinarazi zioten berrogeialdian zeukatela eta zortzi egun emango zituela al-Ramlehko espetxe-klinikan, Al Petah Tikvako galdeketa-zentroan zegoela hasi baitzen atxilotuaren isolamendu-epea. Qaisek azaldu zuenez, atxilotze-baldintzak ez ziren egokiak, batez ere elikagaien kalitateari eta kantitateari zegokienez. Esan zuen, halaber, maiztasun jakin batez hartzen ziotela tenperatura. Zortzi egun geroago, Oferreko espetxeko 14. eremura eraman zuten Qais, eta sei egun eman zituen han, harik eta Ayalako espetxeko isolamendu-ziega batera berriro aldatu zuten arte. Isolamendu-ziegetara eraman zituzten bederatzi presoetako bat izan zen Qais, Oferreko espetxeko bere eremu berean zegoen preso palestinar batekin kontaktuan egon ondoren. Izan ere, espetxetik irten eta hurrengo egunean positibo eman zuen aipatutako presoak. Qais, berriz, lau egun bakarrik egon zen isolamendu-ziegan Ayalako espetxean, saio judizialaren ostean libre utzi baitzuten. Isolatuta egon zen epean, ez zioten egin batere azterketa medikorik.

1 Ikusi Addameerreko giza eskubideen urraketei buruzko urteko txostena, 2018, 56 -57. Ā http://www.addameer.org/sites/default/files/publications/for_webtqryr_lnthkt_lnhyy_lnjlyzy.pdf

2 Ikusi: Association for Civic Rights in Israel, 2019ko otsailaren 25ean ingelesez argitaratua. https://www.acri.org.il/post/__171

3 Epe horren amaieran, preso bakoitzak hiru metro karratuko eremu pertsonala izan behar du (bainugelak ez dira sartzen).

4 Epe horren amaieran, preso bakoitzak lau metro karratuko eremu pertsonala izan behar du (bainugelak ez dira sartzen; bainugelak sartuta, 4,5 metro karratuko eremua).